XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikusleek sail bakoitzeko hitzak adierazteko egin diren keinuak adi-adi begiratuko dituzte.

Gero ikusleak aktore izango dira, animatzaileak beste bi gairi dagozkion hitzak irakurtzen dituelarik.

Eztabaida bidez aztertuko dira azkenean emaitzak.

Kontsignak:
1) Bana zaitezte bi taldetan.

Alde batera aktoreak, bestera ikusleak.

Entzun, bi hitz-zerrenda irakurriko ditut, zuek, aktoreok, zuentzat hitz hauek zer diren, zer nabari erazten dizuten, adierazi behar duzue mimoz.

Bitartean zuek, ikusleok, adi-adi begiratu, aktoreek hitz-zerrenda bakoitzeko egiten dituzten keinuak ondo aztertu eta kalifikatu.

2) Gero zuek, ikusleok, aktore izango zarete eta, azkenean, eztabaida egingo dugu denok batean.

Hitz-zerrenden gaiak:
- Espazioa: txoria, urdina, basamortua, kosmoa, infinitoa.

- Denbora: erlojua, goiz, berandu, bere orduan, inoiz ez, beti, berehala, etab....

- Izadia: hodeia, uda, negua, lorea, zuhaitza, ibaia, etab....

- Kultura: aita, ama, nagusia, langilea, greba, ezkerra, eskuina, etab....

II.Bsub2 - Hotsaren mimoa
MAILA: 0
IRAUPENA: ampplusmn; ordubete.
TALDEA: 30 edo gutxiago.